UNIQUE LOG LOG kalkulu erregela

Deskribapena

Zur ijeztuz egindako kalkulu erregela honek eskalak dauzka grabatuta aurreko aldean. Bi piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, eta erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, hau da, kristala daukan metalezko kurtsore edo leihoan. Atzeko aldean, baliokidetasunen, pisuen eta dentsitateen taulak dauzka. (Ingalaterra, 1940)

Izena
UNIQUE LOG LOG kalkulu erregela
Medidas
30 x 4 x 0,9 cm.
Pisua
50 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1940
Materiala
Zur ijeztua
Izenpea edo marka

UNIQUE

Inskripzioa

Erregelatxoan: UNIQUE / UNIVERSAL / SLIDE RULE / MADE IN / NEGLAND

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistemako kalkulu erregela teknikoa, eragiketa matematikoak ebazteko. Bere eskala logaritmikoei esker, matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiteko, kurtsore mugikor baten bidez.

Eskalen kokalekua:

- Erregelaren goiko aldean: eskala esponentziala, sinuen eskala eta eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala esponentziala.