Zientziaren museoa NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziaren Adiskideen Elkartearen laguntzarekin, Zientziaren Museoa eratzeko lanak hasi ditu. Proiektua garatzen ari da, eta bere helburua da zenbait diziplinatako jardun profesional eta zientifikoetan erabiltzen diren objektu-bildumak katalogatzea, zaintzea eta erakustea, objektu horiek erabiltzen diren ikastegi eta sailetan.

Museoak izaera bikoitza dauka: zabaldua eta birtuala da. Alde batetik, diziplina bakoitza ikasten den tokian -hau da, dagokien ikastegi eta sailetan- erakutsiko dira, hurrenez hurren, material zientifikoa eta teknikoa, ikuspegi historiko bat eskaintzeko, ikasleek eta publiko orokorrak orain aldia hobeki ulertu ahal dezaten. Beste alde batetik, instalazio horiek denak ikusten ahalko dira online egongo den katalogo batean.