SOLEX kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta lau eskala dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. (Frantzia)

Izena
SOLEX kalkulu erregela
Medidas
14 x 3,2 x 0,3 cm.
Pisua
20 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1920
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

BTE SGDG

Inskripzioa

Aurreko aldean: BTE S.G.D.G. - MARC PARIS Nº

Erregelaren artekan: OFFET PAR / LE CARBURATEUR SOLEX

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta Mannheim sistemako lau eskala dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D).

Goiko aldean 13 cm-ko erregela dauka.