KALKULU ERREGELA. Korbataren orratza

Deskribapena

Plastikozko erregela artikulatua, eskala inprimatuekin. U formako egitura finkoa dauka, erdiko erregelatxo mugikor eta alderantzikagarria, eta plastikozko kurtsore mugikor bat, adierazlearekin, alboetako zirrikituetatik mugitzen dena. Atzeko aldean, presio egiteko pintza metalikoa dauka.

Izena
KALKULU ERREGELA. Korbataren orratza
Medidas
1,6 x 5,8 x 2 cm.
Pisua
3 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Plastikoa
Inskripzioa

Beheko aldean hau ikusten da: MADE IN USA.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu erregela unibertsala, 5 eskaladuna, diseinu bitxikoa, korbataren orratzaren itxura duena. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulatzen da, kurtsore mugikor baten bidez. Eskalen banaketa:

- Goiko aldea: (2) karratuen eskala, eta (C) oinarrizko eskala.

- Erdiko erregelatxoa: (D) oinarrizko eskala eta π-ren bidez desplazatutako eskala oinarrizkoa.

- Beheko aldea: π-ren bidez desplazatutako eskala oinarrizkoa.