FABER-CASTELL 1/87 KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Zurezko arima eta plastikozko estalkia dituen erregela giltzatua. Plastikoa inprimatua dago aurrean eta goiko ertz abiselatua. U formako egitura finkoa dauka, erdiko erregelatxo mugikorra eta plastikozko kurtsore mugikor bat, adierazlearekin. Atzeko aldean, paper inprimatuzko xafla itsasgarria dauka.

Izena
FABER-CASTELL 1/87 KALKULU ERREGELA
Medidas
3,8 x 30 x 12 cm.
Pisua
85 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1939
Materiala
Zura - plastikoa
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Erdikoa zatian CASTELL irakurtzen da; ildoan enpresaren logoa, eta beste hau: A.W. FABER CASTELL 1/87 RIETZ. Atzeko aldean, zurean grabatua: Leonh Gruber Nachf. Nürenberg.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikorako erregela, bi aldekoa, Rietz sistemaduna (10 eskala), dituena, bereziki ingeniaritzan eta eraikuntzan erabiltzekoa. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiten ahal da kurtsore mugikor baten bidez.

Eskalen banaketa aurreko aldean:

- Goiko aldea: kuboen eskala (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta mantisen eskala (L).

Atzeko aldean, erdiko taula matematika, fisika, egitura, elektronika eta makineriari buruzko oinarrizko kalkuluekin. Alboetan, anguluetako sinuen eskala (S), angelu txikietako sinuen eta tangenteen eskala (ST) eta angeluetako tangenteen eskala (T) irakurtzeko bisoreak.

Goiko ertzean, 27 cm-ko eskala longitudinala (mm-tan), erregela arrunt bezala erabiltzeko.