REGAPLEX KALKULU ERREGELA

Deskribapena

Plastikozko erregela artikulatua, bi zati finko dituena (goikoa eta behekoa), erdi aldeko erregelatxo mugikorra eta plastikozko kurtsore frontal mugikorra, adierazle inpresoarekin. Ildoak dauzka kurtsoreari eusteko eta mugitzeko. Goiko aldean, plano inklinatu bat luzerako eskalarekin.

Izena
REGAPLEX KALKULU ERREGELA
Medidas
5 x 31,5 x 0,9 cm.
Pisua
60 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1965
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

REGAPLEX

Inskripzioa

Aurreko aldean, inprimatua eta grabatua, hau irakurtzen da: REGAPLEX / BREVETE S.G.D.G.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Oinarrizko kalkulu teknikorako erregela, 5 eskalekin. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiten ahal da kurtsore mugikor frontal baten bidez. Gainera, eskala espazial bat dauka (31 cm) goiko aldean, erregela arrunt bat bezala erabiltzeko balio duena.

Eskalen banaketa:

- Goiko aldea: zatiketa luzera (31 cm, mm-tan eskalatuta)

- Goiko aldea: kuboen eskala (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala.