HEXADAT additor – addimax calculator

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna mekaniko bat da, batuketak eta kenketak egiteko. Kaxa metalikoak zortzi erregeleta metaliko ditu. Erregeletak barruan lerratzen dira, eta zifrak estalkiko arteka zenbakidunetatik irakurtzen dira. Bi aldetan banatuta dago: goiko aldea, batuketetarako; eta beheko aldea, kenketetarako. Erdiko aldean, zulatuta dauden zortzi zirkuluk batuketen eragiketaren emaitza erakusten dute eta beheko aldean dauden zortzi zirkuluetan kenketen emaitza irakurtzen da. Barra bat dauka goiko aldean, kalkulagailua zeron jartzeko.

Izena
HEXADAT additor – addimax calculator
Medidas
23 x 6 x 0,4 cm.
Pisua
100 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1967
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

HEXADAT

Inskripzioa

"HEXADAT + ADDITION – SSUTRACTION – COMPLEMENT – ADDIATOR – ADDIMAX”

Atzeko aldean, grabatuta: D300113

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulua egiteko barruko erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta. Batuketen emaitza erdiko aldean dauden zulatutako zirkuluetan bistaratzen da, eta kenketen emaitza, berriz, beheko aldean dauden zirkuluetan.