FABER CASTELL 4/54 Darmstadt kalkulu erregela

Deskribapena

Zurezko erregela artikulatua, aurrealdean plastikozko estaldura inprimatua dauka eta goiko profila alakatua. Egitura edo erregela finko bat du, erdiko erregelatxo mugikor bat eta plastikozko kurtsore mugikor bat adierazgailu batekin. Atzealdean potentzien, logaritmoen eta erroen taula inprimatuak. (Alemania, 1959)

Izena
FABER CASTELL 4/54 Darmstadt kalkulu erregela
Medidas
57 x 4,2 x 0,5 cm
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1959
Materiala
Zura - plastikoa
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Aurrealdean, erdian: CASTELL y A.W. FABER – CASTELL 4/54 DARMSTADT

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistemako kalkulu teknikoko erregela modelo orokorra da. Eskala logaritmikoen bidez, matematikarekin eta haren aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egin daitezke, baina ez du eskala berezirik kalkulu komertzialak egiteko, helburu nautikoetarako, zementu armatuzko eraikuntzetarako eta antzekoetarako. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala pitagorikoa (P).

- Erregelatxoaren atzeko aldean: eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3)

Erregelaren atzeko aldean, erdiko taulan: pisu espezifikoen oinarrizko kalkuluak, mekanika eta makineriaren eraikuntza, eta elektronika eta erresistentzia balioak. Alboetan, sinuen angeluen eskala (S), tangenteen angeluen eskala (T) eta eskala uniformea (L) irakurtzeko bisoreak daude.