FABER CASTELL 1/98 Elektro kalkulu erregela

Deskribapena

Zur laminatuzko kalkulu erregela, hiru aldetan zenbakiak dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza dialduna, alboko bi ildoetara egokitzen dena, bost irakurketa trazu dituena eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1952)

Izena
FABER CASTELL 1/98 Elektro kalkulu erregela
Medidas
30 x 3,98 x 1,1 cm
Pisua
104 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1952
Materiala
Zura - plastikoa
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Erdialdean: CASTELL; artekan, enpresaren logoa eta A.W. FABER CASTELL 1/98 ELEKTRO.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela, bi aldekoa, Rietz sistema duena (10 eskala), eta bereziki ingeniaritzan eta eraikuntzan erabiltzen dena. Eskalak hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz egiten da kalkulua, kurtsore mugikor baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala esponentziala (LL2) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala esponentziala (LL3).

- Atzeko aldean: taula bat erdian, matematika, fisika, egiturak, elektronika eta makineriaren oinarrizko kalkuluak egiteko. - Alboetan: sinuen angeluen eskala (S), sinu eta tangente angelu txikien eskala (ST) eta tangente angeluen eskala.

- Beheko profilean: eskala kubikoa (K).

- Goiko profilean: 27cm-ko luzetarako eskala, erregela arrunt gisa erabiltzeko.