BRI-CAL BATUKETA MAKINA

Deskribapena

Kobrezko kanpoko karkasa torlojuz lotuta daukan diskoa, irekidura zentrokide eta erradialekin, zenbakiak eta marka grabatuekin. Barne aldean, feltrozko babesa, zurezko gurpil zulatuak eta zenbakiak inprimatuak dauzkaten diskoak emaitzetarako.

.

Izena
BRI-CAL BATUKETA MAKINA
Medidas
Ø 18,8 x 1 cm
Pisua
850 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1905
Materiala
Metala, Zura - Metala
Izenpea edo marka

BRICAL

Inskripzioa

Metalezko azalean grabatua, hauxe irakurtzen da: THE BRICAL / PATENT.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Batuketak egiteko makina eramangarria, distantziak eta longitudeak unitate britaniarrekin (yardak eta hazbeteak) kalkulatzeko. Lau zirrikitu zenbatu zentrokide dituen (ehunekoei, hamarrekoei eta unitateei dagozkienak, yardetan, eta unitateei, hazbeteetan) brontzezko disko bat dauka, aukera ematen duena puntzoi batekin beste hainbeste barne-disko zulatu ikusi eta manipulatzeko. Erradioetako lau leiho txiki laukizuzenek aukera ematen dute eragiketaren emaitza ikusteko.