ALBERT NESTLER nº 12b kalkulu erregela

Deskribapena

Zur laminatuzko kalkulu erregela, zenbakizko sei eskala inprimatuta dituena. Eragiketa aritmetiko konplexuak egiten ditu, biderketak, zatiketak, eragiketa trigonometrikoak eta abar. Hiru pieza ditu: batetik, gorputza, erregela deritzona, eta beheragune bat du erdian; bestetik, erregela mugikor bat, erregelatxoa izenekoa, beste erregelaren ezaugarri berak dituena; eta, hirugarrenik, plastiko gardeneko pieza dialdun bat, hots, kurtsorea, alboko bi ildoetara egokitu, eta emaitzak irakurtzeko erabiltzen dena. (Alemania, 1924)

Izena
ALBERT NESTLER nº 12b kalkulu erregela
Medidas
14,5 x 3 x 1 cm
Pisua
20 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1924
Materiala
Zur laminatua
Izenpea edo marka

ALBERT NESTLER

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Zur laminatuzko kalkulu teknikoko erregela, Rietz eskala sistema duena. Sei eskala ditu inprimatuta, eta eragiketa aritmetiko konplexuak eta trigonometrikoak egiteko balio dute.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean: eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D).

- Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S), tangenteen eskala (T).

Goiko aldean, 12,5 cm-ko erregela bat du; beheko aldean, berriz, 14 cm-koa.

Erregelaren atzeko aldean, pisuen eta neurrien taula bat du.