ADALL BATUKETA MAKINA-

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna, metalezko bi disko enkastratu eta kurtsore batez osatua. Aluminiozko disko bat oinarria da eta kanpoko eraztun zenbakiduna eratzen du. Barnean, kobrezko beste disko bat espiral txertatu bat daukana. Kurtsore higikorra, erdiko pernora eta kanpoko eraztunera lotua dagoena, letoizkoa da eta erdian zirrikitu bat dauka markatzaile egiten duen metalezko bola txiki bati eusteko eta bertan irristatzeko.

Izena
ADALL BATUKETA MAKINA-
Medidas
Ø 19,5 x 0,8 cm
Pisua
150 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1952
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

ADALLA CALCULATOR

Inskripzioa

Metalezko azalean grabaturik: “Adalla Calculator / Patent .5779”

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Batuketak egiteko makina eramangarria kontabilitate eragiketak egiteko. Kanpoko disko higikor zenbakidun (00tik 99ra) batez, 11 birako espiral bat daukan barneko disko bat halaber zenbakiduna (00tik 99ra) eta kurtsore higikor batez osatua dago. Kurtsorea kanpoko diskoari lotua dago 0 puntuan, erreferentzia gisa eta errotaziorako muga gisa balio duena, eta emaitza ikusteko bi bisore dauzka: batean hamarrekoak eta batekoak ikusten dira barneko disko gainean, eta luzetara dagoen beste batean, ehunekoak, kurtsore lana egiten duen bola txikia espiralean desplazatzea ahalbidetzen baitu.