ABAKO NEPERTARRA Miniatura

Deskribapena

Biderkadurak batuketa eta zatidurak kenketa bihurtzeko aukera ematen duen kalkulu tresna. Hamabi hagaxka laukizuzen mugikor ditu. Hagaxka horiek behar bezala jarrita biderketa errazten dute indo-arabiar zenbaki sistema erabiliz. Tamaina txikia dauka, eta pospolo-kaxa apaindu batean gordetzen dira.

Izena
ABAKO NEPERTARRA Miniatura
Medidas
3 x 4 x 1 cm.
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendea
Materiala
Zura - papera
Izenpea edo marka

Estalkian "NAPIER'S / BONES".

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Hagaxka 9 laukitxo berdinetan banatuta dago, eta laukitxo bakoitzak 1tik 9ra bitarteko digitu bat dauka. Hagaxka finko jartzen da ezkerreko aldean.

Hagaxka sorta batean 10 daude, 0tik 9ra bitarteko digitu bakoitzeko bat. Hagaxka bakoitzaren aurreko aldea 9 laukitxo karratutan banatuta dago. Beheko aldeko 8ak erditan banatzen dira marraketa diagonal baten bidez.

Goiko aldean hagaxka dagokion digitua jartzen da eta hurrengoan digitu hori 2, 3 eta abarrekin biderkatzean ateratzen den biderkadura. 9

Biderkaduraren ondoriozko digitu bana idazten da diagonalaren alde banatan eta 10 baino txikiagoak diren biderkaduretan 0 ezkerrean erabiltzen da.