WOLVERINE Happi-time figure master tresna hezigarria

Deskribapena

Haurrentzako kalkulu makina mekanikoa. Kaxa metalikoak lau zutabe ditu, eta zutabe bakoitzak 9 zulo, 1etik 9raino zenbakituak. Plakek, eskuinetik ezkerrera, unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak adierazten dituzte. Emaitza beheko lau leiho biribiletan azaltzen da. Behealdean, gurpil bat du, oinarrizko biderketak eta zatiketak egiteko. 2243884 zenbakidun patentea, Pittsburg, PA (AEB, 1946)

Izena
WOLVERINE Happi-time figure master tresna hezigarria
Medidas
19 x 36 x 11 cm
Pisua
650 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1946
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

Wolverine

Inskripzioa

Goiko aldean: happi-time figure master / IT ADDS SUBTRACTS / MULTIPLIES AND DIVIDES / PATENT 22433884 / DIRECTIONS ON BOTTON. Oinarrian, erabiltzeko jarraibideak.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Abako katedunaren antzeko tresna hezigarria. Batuketak egiteko tresna mekaniko bat da. Lau zutabe mugikor ditu, zulodunak, eta unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak adierazten dituzte, hurrenez hurren. Zutabeetako zuloak 1etik 9ra zenbakituta daude. Atzamarraz, nahi den zenbakia hautatu behar da, eta zutabea beherantz mugitu. Zifra beheko leihoan markatuta gelditzen da.

Behealdean, disko zulodun bat du, oinarrizko biderketak eta zatiketak egiteko. Hamar zulo ditu biribilean, 1etik 10eraino zenbakituak. Gurpila birarazi eta kanpoko zifrekin erlazionatutako zifra bat aukeratuz gero, eragiketaren emaitza dagokion zuloan azaltzen da.