UNIVERSAL RULER DAMIEN SP 10 kalkulu erregela

Deskribapena

Zenbakizko hamar eskala inprimatuta dauzkan metalezko kalkulu erregela da, eta aukera ematen du eragiketa aritmetiko konplexuak egiteko, hala nola biderketak, zatiketak, erro karratuak eta kubikoak, eragiketa trigonometrikoak, e.a. Hiru pieza dauzka: erregela izeneko gorputza, erdiko beheragunearekin, horretan kokatuta dagoen ezaugarri bereko erregela mugikor bat, erregelatxo izenekoa, eta metalezko leiho bat, dialarekin, alboko bi ildaskari edo kurtsoreari lotzen zaiena eta emaitzak irakurtzeko balio duena. (Frantzia, 1930)

Izena
UNIVERSAL RULER DAMIEN SP 10 kalkulu erregela
Medidas
28,5 x 4,5 x 1 cm.
Pisua
110 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1930
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

DAMIEN

Inskripzioa

Atzeko aldean: Photal PROCESS / UNIVERSAL RULER DAMIEN - MADE IN FRANCE SP 10 - BTÉ S.G.D.G.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa
Kalkulu teknikoko erregela honek Rietz sistema darabil. Hamar eskala dauzka, eta horiek eragiketa aritmetiko konplexuak egitea ahalbidetzen dute. Aurrealdeko eskalak hauek dira: - Erregelaren goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta eskala koadratikoa (A). - Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), graduak radian bihurtzeko eskala (R) eta oinarrizko eskala (C). - Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta 1/∏ eskala (M). Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S), angelu txikien eskala (ST) eta tangenteen eskala (T). Goiko aldean 27 cm-ko erregela bat dauka, eta, behekoan, 1:40 eskalako erregela bat. Atzeko aldean, baliokidetasunen eta formulen taulak dauzka.