TRONCET ARITMOGRAFOA

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna mekaniko bat da, batuketak eta kenketak egiteko. Kaxa metalikoak zazpi erregeleta metaliko ditu. Erregeletak barruan lerratzen dira, eta zifrak estalkiko arteka zenbakidunetatik irakurtzen dira. Goiko aldean, zulatuta dauden zortzi zirkuluk batuketaren emaitza erakusten dute, eta beheko aldean dauden zortzi zirkuluk kenketaren emaitza. Kartoizko arima daukan oihal gorriko zorro bat dauka, zizel bat erregelak mugitzeko eta jarraibide liburua.

Izena
TRONCET ARITMOGRAFOA
Medidas
14,5 x 10,7 x 1,2 cm.
Pisua
140 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1890
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

P. LAROUSSEren alargunaren TRONCET ARITMOGRAFOA

Inskripzioa

Makinaren azalean: “Le calcul instantané ARITHMOGRAOHE TRONCET” “soustraction / addition. PARIS Vve P LAROUSSE and Cie. 19, rue Montparnasse, 19. Breveté au France (sgdg) et à l’Etranger”

Estalkian: “Le calcul Instantané / ARITHMOGRAPHE TRONCET / CALCULATEUR MÁCANQUE / PARIS Vve P. LAROUSSE et Cie ÉDITEURS.”

 

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulua egiteko barruko erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta.  Eragiketaren emaitza bistaratzen da goiko aldean (batuketa baldin bada) eta beheko aldean (kenketa baldin bada) dauden zirkulu zulatuetan.