Soroban JAPONIAR ABAKOA

Deskribapena

Eskuzko kalkulu tresna, hamazazpi hagaxka bertikal paralelo dituen zurezko marko bat duena. Hagaxka bakoitzak sei kontu ditu. Atzeko aldean plaka metaliko bat dauka izar trokelatu batekin.

Izena
Soroban JAPONIAR ABAKOA
Medidas
6,9 x 25,5 x 2,1 cm.
Pisua
160 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Materiala
Zura - plastikoa
Erabilera / Funtzioa

Oinarrizko eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) egiteko erabiltzen den kalkulu tresna. Horizontalki bi zatitan banatuta dago. Goiko aldeak kontu bat dauka hagaxka bertikal bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bost bateko adierazten ditu. Beheko aldeak bost kontu dauzka hagaxka bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bateko bat adierazten du. Barra horizontalean hainbat puntu diru erliebean, eta puntu horiek milako puntua, milioiko puntua edota koma hamartarra adierazten dituzte beste hainbat gauzaren artean.