SEE KALKULAGAILU gardena

Deskribapena

Kalkulu tresna mekanikoa, oinarrizko eragiketak egiten dituena (batuketak eta kenketak). Txikiagoak diren hiru gurpilekin giltzatzen diren lau gurpil horzdunek osatzen dute. Gurpil nagusiak zulatuta eta 0tik 9ra zenbatuak daude, eta eskuinetik ezkerrera unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak adierazten dituzte; puntzoi baten bidez mugitzen dira. Zifren gaineko informazioa kanpoko karkasan seinaleztatzen da.

Izena
SEE KALKULAGAILU gardena
Medidas
6,2 x 20 x 9 cm.
Pisua
50 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1962
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

SEE

Inskripzioa

Plaka batean: “see ©1958 (edo 1968?) / selective educational equipament, inc.”

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Eragiketak egiteko, puntzoia nahi den kopuruari dagokion zuloan sartzen da, eta gurpila eskuinerantz biratzen da batuketak egiteko, eta ezkerrera kenketetarako, topera iritsi arte. Zenbaki handiak batuketetarako erabiltzen dira, eta txikiak kenketetarako. Ez dauka zeroan jartzeko sistema, eta eskuz egin behar da gurpilez gurpil. Emaitzak goi aldeko leihoetan aurkezten dira.