RERO 1 X 1 RECHENROLLE tresna hezigarria

Deskribapena

Kalkulu makina, bi piezaz osatua: barrukoa finkoa da, eta biderkakizunari eta biderkadurari dagozkien zenbakiak ditu inprimatuta; kanpokoa birakaria da, hiru leiho ditu, eta 1etik 20ra bitarteko zifrak inprimatuta. Pieza hori mugituz, biderkakizuna hautatzen da leiho batean; emaitzak beste bi leihoetan agertuko dira, biderkatzailearen alboan. (Alemania, 1950)

Izena
RERO 1 X 1 RECHENROLLE tresna hezigarria
Medidas
13 x Ø 3 cm.
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1950
Materiala
Plastikoa
Inskripzioa

RERO / 1 x 1 / DEGM

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Biderketak egiteko kalkulu makina. Bi pieza zilindriko ditu: pieza finkoak biderkakizunari dagozkion zifrak ditu inprimatuta ezkerreko aldean, eta erdialdean zenbait lerro, emaitzen zifrak edo biderkadura adierazten dutenak; bestea zilindro bat da, hiru leiho ditu, eta 1etik 20ra bitarteko zifrak grabatuta. Pieza biraraziz, biderkakizuna hautatzen da lehen leihoan, eta, orduan, biderkadurak azaltzen dira beste bi leihoetan, 1etik 10erako zifra inprimatuekin lerrokatuta.