POST kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta oinarrizko eskalak eta eskala logaritmikoak dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, bost irakurketa-trazuz hornitua, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. Atzeko aldean baliokidetasunen eta formulen taulak daude. (AEB, 1945)

Izena
POST kalkulu erregela
Medidas
30 x 4 x 1,2 cm.
Pisua
70 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1945
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

The Frederick Post Co.

Inskripzioa

Erregelaren aurreko aldean: Nº 1487 MANNHEIM TRIG - THE FREDERICK POST Co - MADE IN U.S.A.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela honek Darmstadt sistema darabil. Oinarrizko eskalak eta eskala logaritmikoak dauzka, eta matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egitea ahalbidetzen dute. Eskalak hiru bandatan daude banatuta, eta erdikoa mugikorra da. Kalkulua egiteko, hirurak elkarren artean konbinatzen dira, kurtsore baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: tangenteen eskala (T) eta ∏-ren bidez lekualdatutako oinarrizko eskala (DF).

- Erdiko erregelatxoan: ∏-ren bidez lekualdatutako oinarrizko eskala (CF), CF-ren elkarrekiko eskala (CIF) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eskala (S) eta angelu txikien eskala (ST).

Erregelatxoaren atzeko aldean: karratuen eskala (B), eskala kubikoa (K), eskala logaritmikoa (L) eta oinarrizko eskala (C).

Atzeko aldean baliokidetasunen eta formulen taulak daude.