MACINTOSH PLUS ORDENAGAILUA

Deskribapena

Mahai gaineko ordenagailua, plastikozko karkasa beigea daukana. Erdiko ekipoak, karkasa kubiko batean dagoenak, prozesadorea, oineko plaka eta gainerako sistema informatikoak gordetzen ditu; eta aurrealdean pizteko botoia, disketea sartzeko zirrikitua eta 9 hazbeteko pantaila dauzka. Ekipoa osatzen dute kable banaren bidez ekipo zentralera konektaturik dauden QWERTY teklatu batek eta sagu batek.

Izena
MACINTOSH PLUS ORDENAGAILUA
Medidas
24,5 x 34,5 x 27,5 cm.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

MACINTOSH. APPLE

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Apple enpresaren mahai gaineko ordenagailua, erloju maiztasuneko 8 MHzko Motorola 68000 prozesadorea eta 9 hazbeteko pantaila dauzkana (512x342 pixel, monokromoa). 1 MBren memoria dauka (4 MBra arte zabalgarria), 128 KBren ROM bat eta SCSI interfazea, zeinaren bidez disko gogorrak eta kanpoko datuak konektatzeko aukera ematen baitu, bai eta ethernet SCSI adaptadore bat ere. Memoriarako SIMM moduluak erabili zituen lehenbizikoa izan zen. Ez dauka haizagailurik, eta hozketarako tximinia efektua izenez ezagutzen dena erabiltzen du.