MULTIFIX

Deskribapena

Kalkulatzeko makina metalezkoa, grisez margotutako xaflazko karkasa daukana. Aurrealdean hiru atal daude: behekoa, luzetarako zirrikituak dituena palanka eta tabuladore nikelatuei eragiteko; erdikoa, erdiko kontagailu higikorrera eta osatzen duten horzdun disko metalikoetara leiho baten bidez iristea ahalbidetzen dutenak, era berean, bisore bana daukatenak sartutako zifra ikusteko zuriz inprimatua beltz gainean, eta palanka nikelatu txiki bat eragiketak hautatzeko; eta goikoa, plastiko gardena daukan leiho bat totalizatzailea ikusteko, zenbakizko serie inprimatuak dauzkaten hamasei horzdun diskoz osatua. Horren gainean, metalezko erregleta dago markagailu nikelatuekin hamarrenetarako. Eskuineko alboan, palanka nikelatua plastikozko heldulekua, topeak, eta oinarrizko eragiketak hautatzeko palanka dauzkana.

Izena
MULTIFIX
Medidas
17 x 6 x 8,5 cm.
Pisua
1.500 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1953
Materiala
Zura - Metala
Izenpea edo marka

MULTIFIX

Inskripzioa

Goiko aldean, plaka bat markarekin: MULTIFIX. Aurreko aldean grabaturik: nº 82019. Atzeko aldean, xaflaren gainean: Concessionaire exclus. pour la France / “DACTYLOS” S.A. Paris / 9, Rue de Châteaudun. Tru[daine]: 31-13.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Mahai gaineko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana. Sistema kontagailu zentral batean oinarritzen da, zenbakizko seriei dagozkien beste hainbeste horzdun sei disko dauzka, eta hor jartzen da eragiketa egiteko zifra. Eragiketa aritmetikoak ebaztea ahalbidetzen du, aldez aurretik eragiketa mota hautatuz dagozkien botoien bidez: batuketa edo kenketa alboko eskuineko palankan; biderketa edo zatiketa erdiko kontagailuaren ondoan dagoen palanka txiki batean, beheko aldean dagoen sakagailu baten bidez eragiten den erdiko kontagailuaren zeharkako desplazamenduaren bidez batuketak eta kenketak konbinatuz egiten duena. Eragiketa kalkulatzeko alboko biraderari eragiten zaio, goiko totalizatzailean emaitza ateratzen dela, eta eragiketak egiteko markagailuak eta adierazleak ere badauzka.