MINI MATIK tresna hezigarria

Deskribapena

Kalkulu makina, plastikozko karkasa duena. Bi leiho ditu: bat txikia, biderkatu beharreko zifra adierazten duena; bestea luzea, barruan zilindro bat duena, eta biderkatzailearen eta emaitzaren zifrak adierazten dituena. Leiho txikiaren azpian, palanka bat dago; plastikozko pieza bat mugiarazten du, eta 1etik 10era edo 11etik 20era bitarteko biderkatzaileak bistaratzen ditu.

Izena
MINI MATIK tresna hezigarria
Medidas
22 x 16 x 8 cm
Pisua
300 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Izenpea edo marka

Mini - Matik

Inskripzioa

Paperezko etiketan: Mini - Matik; oinarrian "Made in Czechoslovakia"

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Biderketak egiten dituen kalkulu makina mekanikoa. Ezkerreko leihoan, biderkakizuna hautatzen da; leiho luzean, berriz, biderkatzailea, zuriz (goiko aldean) eta emaitza, gorriz (beheko aldean). Palankarekin, 1etik 10era eta 11tik 20ra bitarteko biderkatzaileak hautatzen dira.