LOGAREX 27403 II kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta oinarrizko eskalak, eskala logaritmikoak eta eskala esponentzialak dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, bost irakurketa-trazuz hornitua, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. (Txekoslovakia, 1970)

Izena
LOGAREX 27403 II kalkulu erregela
Medidas
30 x 4,5 x 1 cm
Pisua
110 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1970
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

LOGAREX

Inskripzioa

Erregelan: SYSTEM DARMSTADT / LOGAREX 27403 II

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistemako kalkulu teknikoko erregela honetan, oinarrizko eskalei eta eskala logaritmikoei eskala esponentzial berriak gehitzen zaizkie, eta horiek matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egiteko aukera ematen dute. Ez dauka eskala berezirik merkataritza-kalkuluak egiteko, itsas xedeetarako, zementu armatuko eraikuntzetarako... Eskalak hiru bandatan daude banatuta, eta erdikoa mugikorra da. Kalkulua egiteko, hirurak elkarren artean konbinatzen dira, kurtsore baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala logaritmikoa (L), eskala pitagorikoa (P), eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eskala (S), tangenteen eskala (T) eta angelu txikien eskala (ST).

Erregelatxoaren atzeko aldean: eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3).

Goiko aldean 25 cm-ko erregela bat dauka, eta, behekoan, eskalako erregela bat.