LOGAREX 27401-X KOH-I-NOOR kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta oinarrizko eskalak eta eskala logaritmikoak dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, bost irakurketa-trazuz hornitua, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. (Txekoslovakia, 1950)

Izena
LOGAREX 27401-X KOH-I-NOOR kalkulu erregela
Medidas
30 x 4 x 0,8 cm.
Pisua
70 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1950
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

LOGAREX

Inskripzioa

Aurreko aldean: KOH-I-NOOR CZECHOSLOVAKIA / RIETZ LOGAREX 27401-X

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela honek Rietz sistema darabil. Oinarrizko eskalei eskala logaritmiko berriak gehitzen zaizkie, eta matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egitea ahalbidetzen dute. Eskalak hiru bandatan daude banatuta, eta erdikoa mugikorra da. Kalkulua egiteko, hirurak elkarren artean konbinatzen dira, kurtsore baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D) eta eskala logaritmikoa (L).

Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S), angelu txikien eskala (ST) eta tangenteen eskala (T).

Erregelaren atzeko aldean baliokidetasunen eta formulen taulak daude.