LOCKE ADDER ABAKOA

Deskribapena

Kalkuluak egiteko makina, xafla metaliko batek babesten duen zurezko euskarri bat daukana. Xafla margotuta eta apaindua dago, eta alde batean moneta unitateak ditu (zentimoak, dolarrak) eta beste aldean kopuruak (batekoak, hamarrekoak, ehunekoak...) eragiketak egin ahal izateko. Erdiko aldean, bere arteketan 0,6 cm-ko aldean duten bederatzi pieza prismatiko ditu, aurreko aldean zenbakiak dituzte eta botoi bat aldeetako batean, piezaren mugimendua errazten duena.

Izena
LOCKE ADDER ABAKOA
Medidas
28 x 11 x 1,6 cm.
Pisua
300 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1901
Materiala
Zura - Metala
Izenpea edo marka

THE LOCKE ADDER – Patented Allowed

C.E. LOCKE MFG.GO. – KENSETT. IOWA U.S.A.

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkuluak egiteko makina mekanikoa, horizontalki mugitzen diren bederatzi erregeleta dituena. Nahi den zenbakia barran jartzen da botoiaren bidez ezkerretara ahalik eta gehien lerratuz. Barra bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu.  Aukeratutako zenbakien batura eskuineko zutabean agertzen da.