KOHNER Nº 370 CALCUL-O-MATIC tresna hezigarria

Deskribapena

Kalkulu makina. Plastikozko karkasa bat du, eta disko birakari bat, 0tik 9ra bitarteko zenbakiak dituena. Diskoaren gaineko aldean, bi leiho daude, eragiketaren emaitzak erakusten dituztenak; horien alboan, ezabatzeko botoia, eta, azpian, eragiketa (batuketa edo kenketa) hautatzeko palanka.

Izena
KOHNER Nº 370 CALCUL-O-MATIC tresna hezigarria
Medidas
21,5 x 21 x 5
Pisua
185 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1955
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

KOHNER - Nº 370  CALCUL O MATIC

Inskripzioa

Karkasa gainean: KOHNER / EASY ADDER / PATENT PENDING.

Oinarrian: KOHNER - Nº 370 / CALCUL O MATIC / MACHINE A CALCULER (eta makina erabiltzeko oinarrizko jarraibideak)

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Oinarrizko eragiketa matematikoak (batuketak eta kenketak) egiteko kalkulu makina mekanikoa. Disko birakari bat du, hamar zulo biribil dituena, 0etik 9ra zenbakituak. Horretaz gainera, batuketa (+) eta kenketa (-) ikurrak, eta, goiko aldean, bi leiho, emaitza erakusten dutenak. Batuketak egiteko, eragiketa palanka ADD posizioan jarri behar da, eta palanka horrek disko birakariaren leihoetan jartzen ditu zifra egokiak. Diskoko zifrak hautatu, eta eskuinera eragin behar zaio diskoari. Hala, goiko leihoan azaltzen da emaitza, eta ondoren hautatzen diren zifrak ere aurreko emaitzari batzen zaizkio.

Kenketak egiteko, aldiz, SUBTRACT posizioan jarri behar da palanka, eta diskoari ezkerrera eragin.