KLAUS kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta eskalak dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, bost irakurketa-trazuz hornitua, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. (Brasil)

Izena
KLAUS kalkulu erregela
Medidas
15 x 3 x 0,3 cm.
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

KLAUS INDUSTRIA BRASILEIRA

Inskripzioa

Atzeko aldean: KLAUS (logoa) IND. BRASILEIRA

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistemako kalkulu teknikoko erregelaren eskala logaritmikoek matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egiteko aukera ematen dute. Ez dauka eskala berezirik merkataritza-kalkuluak egiteko, itsas xedeetarako, zementu armatuko eraikuntzetarako... Eskalak hiru bandatan daude banatuta, eta erdikoa mugikorra da. Kalkulua egiteko, hirurak elkarren artean konbinatzen dira, kurtsore baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D).

Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S) eta tangenteen eskala (T).

Goiko aldean 14 cm-ko erregela dauka.