KINGSTON pocket calculator

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna mekaniko bat da, batuketak eta kenketak egiteko. Kaxa metalikoak sei erregeleta metaliko ditu. Erregeletak barruan lerratzen dira, eta zifrak estalkiko arteka zenbakidunetatik irakurtzeko aukera ematen dute. Bi aldetan banatuta dago: goiko aldea, batuketetarako; eta beheko aldea, kenketetarako. Erdiko aldean, zulatuta dauden sei leihok operazioaren emaitza erakusten dute. Ezten bat dauka alboko aldean, erregeletak mugitzeko erabiltzen dena, eta barra bat goiko aldean, kalkulagailua zeron jartzeko.

Izena
KINGSTON pocket calculator
Medidas
16 x 3,7 x 0,3 cm.
Pisua
30 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

KINGSTONE

Inskripzioa

 KINGSON / pocket calculator

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulua egiteko barruko erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta. Eragiketaren emaitza erdiko aldean zulatutako zirkuluetan bistaratzen da.