HASBRO Adding Machine tresna hezigarria

Deskribapena

Kalkulu tresna, plastikozko karkasa duena. Bost zutabe bertikal mugikor ditu, 1etik 9ra bitarteko zenbakiak dituena, eta bost leiho beheko aldean, eragiketaren emaitza ikusteko. TOTAL botoia sakatuz gero, tinbre bat jotzen du, eta eragiketaren emaitza erakusten du. Beheko CLEAR botoiak, berriz, hutsean jartzen du eragiketa, hurrengoa egiteko prest.

Izena
HASBRO Adding Machine tresna hezigarria
Medidas
25 x 15, x 5,5 cm
Pisua
400 gr
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

Goiko aldean: Hasbro / ADDING MACHINE

Oinarrian: HASBRO / MADE IN U.S.A.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Abako katedunaren motako tresna hezigarria. Oinarrizko eragiketa matematikoak (batuketak eta kenketak) egiten dituen kalkulu makina. Bost zutabe mugikor ditu, zenbakituak, eta zutabe bakoitzak unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak eta hamar milakoak adierazten ditu. Nahi den zifra jartzen da dagokion zutabea hatzarekin mugituz. Emaitza beheko bost leihoetan agertzen da. Ezabatzeko botoia ere badu.