GOLDEN GEM KALKULAGAILUA

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna mekaniko bat da, batuketak eta kenketak egiteko. Kaxa metalikoak zazpi erregeleta horzdun ditu, eta erregeleta horiek ere metalikoak eta mugikorrak dira. Goiko aldean, zulatuta dauden zazpi leihok eragiketaren emaitza erakusten dute. Alboko aldean, mekanismo bat dauka kalkulagailua zeron jartzeko gurpil baten bidez. Bi hanka tolesgarri dauzka zut jartzeko.

Izena
GOLDEN GEM KALKULAGAILUA
Medidas
7,5 x 12 x 1,5 cm.
Pisua
400 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari. Kokalekua
Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1904
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

       GOLDEN GEM. ADDING MACHINE

Inskripzioa

Grabatua: 2PAT. MAR. 104-MAR 2706 MAR 19 07 UNITED STATES AND FOREIGN PATENTS PENDING”. Torlojuz lotutako bi plaka:  AUTOMATIC ADDING MACHINE. NEW YORK. USA.GOLDEN GEM. ADDING MACHINE. Alboko aldean, grabatua: “GOLDEN GEM / Nº 42819 / AUTOMATIC ADDING MACHINE CO. NEW YORK USA”

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulua egiteko barruko zazpi erregeletak eztenaren bidez mugitu behar dira zifrak aukeratzeko, haietako bakoitzak batekoak, hamarrekoak, ehunekoak etab. adierazten ditu. Zenbakiak banan-banan aukeratzen dira eztena dagokion hozkan sartuta. Eragiketaren emaitza goiko aldean zulatutako leihoetan bistaratzen da. Alboko gurpil bat dauka zeron jartzeko.