FABER CASTELL 367 kalkulu erregela

Deskribapena

Zur laminatu zurizko kalkulu erregela, hiru aldetan zenbakiak dituena. Beheragune bat du erdian, zeinetan ezaugarri bereko erregela mugikor bat baitu, erregelatxo deritzona, eta aluminiozko pieza edo kurtsore bat, leiho bat eta koma adierazle bat dituena, eta alboko bi ildoetara egokitzen dena.

Goiko aldean, zenbait dentsitate, pisu, neurri eta formula taula ditu paperean inprimatuta. (Alemania, 1907)

Izena
FABER CASTELL 367 kalkulu erregela
Medidas
28 x 3,12 x 0,9 cm
Pisua
86 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1907
Materiala
Zura - papera
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Aurrealdean, behean: D.R. PATENT Nº 206428 / 367 A.W. FABER

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu eragiketak egiteko erregela. Problema aljebraiko, trigonometriko edo tekniko oro ebazten ditu.

Erregelaren eta erregelatxoaren goiko aldeko eskalei goi eskala deitzen zaie, eta horien graduazioek (berdinak dira denak) 1etik eta 100era arteko zatiketak dituzte; beheko aldean grabatuta daudenei, aldiz, behe eskala deritze, eta 1etik eta 10era arteko zatiketak dituzte. S eta T izendatutako eskalak (erregelatxoaren atzealdean daude) 0º, 90º eta 45º arteko angeluen sinuak eta tangenteak zehazteko balio dute, hurrenez hurren. L izeneko eskala 1 eta 10 arteko logaritmoak zehazteko da.