FABER CASTELL 2/83 Log Log Duplex kalkulu erregela

Deskribapena

Plastiko inprimatuzko kalkulu erregela, aldeetan zenbakiak dituena. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, plastiko gardeneko pieza, bost irakurketa trazu dituena, eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1969)

Izena
FABER CASTELL 2/83 Log Log Duplex kalkulu erregela
Medidas
33 x 4,8 x 0,5 cm.
Pisua
110 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1969
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

FABER CASTELL

Inskripzioa

Aurreko aldean: Faber Castellen logoa eta 2/83 / MADE IN GERMANY legenda.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela, eskala asko eta bi alde dituena. 2/82 erregelaren aldaera bat da, kalkulu ohikoenak egiteko diseinatua. Eskalen antolamenduari garrantzi berezia eman zaio. 50 cm-ko eskala zatikatu bat erantsi zaio, kalkulu eragiketa garrantzitsuenen zehaztasuna handitzeko. Eskuineko muturrean, matematikako zeinu laburtuak daude, zeinek C eta D oinarrizko eskalen zenbakizko balioekin erlazionatzen baitituzte eragiketak. Kurtsoreak erregela inguratzen du, eta kalkulu eragiketak lotzen ditu erregelaren aurrealdeko eta atzealdeko eskala guztietan zehar.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala kubikoa (K), tangenteen eskala (T1 cot, T2 cot) eta ∏-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala (DF).

- Erregelatxoan: ∏-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala (CF), CF-ren elkarrekiko eskala (CIF), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eskala (S cos), angelu txikien eskala (ST) eta eskala pitagorikoa (P).

Atzealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: berretzaile negatiboetarako eskala esponentzialak (LL03, LL02, LL01 eta LL00) eta erroen eskala (W2).

- Erregelatxoan: erroen eskala (W2'), eskala logaritmikoa (L), oinarrizko eskala (C) eta erroen eskala (W1').

- Beheko aldean: erroen eskala (W1) eta eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3).