DRING & FAGE kalibrazio erregela

Deskribapena

Zurezko kalkulu erregela bikoitz, aldebiko eta artikulatu honek barril eta upeletako likidoa kalibratzeko eta neurtzeko balio du, zerga helburuetarako. Hiru erregela finko eta erdiko bi erregelatxo irristakor dauzka, eta pirograbatu bidez inprimatutako zenbakizko eskalak dauzka, letoizko alboko pletinen bidez eutsiak. (Ingalaterra, 1868)

 

Izena
DRING & FAGE kalibrazio erregela
Medidas
25 x 5 x 0,6 cm
Pisua
60 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1868
Materiala
Zura - Metala
Izenpea edo marka

DRING & FAGE

Inskripzioa

DRING & FAGE MARKERS. TOOLEY ST. LONDON / monograma IR (INLAND REVENUE)

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Dring&Fage etxeak 1868an Londresen diseinatu eta fabrikatutako kalkulu erregela bikoitza. Britainiar Zerga Berezien Batzarrarentzat sortu zuen, alkoholdun edarien gaineko zergak jasotzearen arduraduna zen erakundearentzat, 1849az geroztik Inland Revenue sailaren barruan. Erakunde horretako ofizialek erabili zuten, bereziki barril eta upeletan gordetako alkoholdun edariak ikuskatzeko.

Erregelari esker, upel zilindrikoak edo kurbatuak kalibra daitezke, baita beren edukia (osoa edo partziala) kalkulatu eta malta-aleak lehorrean neurtu ere. Horretarako, kalkuluak egitea ahalbidetzen duten eskala ezberdinak ditu, eta gorputz finkoko eskalak (diametroa, sakonera, e.a.) erregela irristakorretakoekin konbinatzean lortzen dira emaitzak.