Canon MS 350 Microfilm Scanner

Deskribapena

Mikrofilmen eta mikrofitxen eskaner eta bisorea. Mikrofilma dokumentuak artxibatzeko, kudeatzeko eta hedatzeko sistema bat da. Bere produkzioa normalizazio maila handikoa da, bai metodologiari dagokionez, bai erabilitako materialei eta ateratzen diren emaitzen kontrolari dagokienez ere bai. Xedea da jatorrizko agiriaren erreprodukzio berdin-berdina erdiestea, txikiagotze maila zehatz eta ezagun batean adierazia, argazki-euskarri normalizatu baten gainean, eta dokumentu-serie batean kokalekua ezartzeko aukera ematen duena. Dokumentuak argazki-filmaren bidez gordetzeko aukera ematen du mikrofitxak. Dokumentuei argazkiak egiten zaizkie eta ondoren gorde egiten dira tamaina txikian, hain txikian ezen begi sinple batek ezin baititu irakurri. Epe luzean biltegiratzeko aukera dago ingurune egonkor batean gordetzearekin batera. Irakurtzeko edo erabiltzeko ez da trebakuntza berezirik egin behar, eta beharrezko ekipo bakarra irakurgailu bat da. Liburutegietan tresna arrunta da, eta beste artxibo askotan ere erabiltzen da. Mikrofitxak argazki bat baino askoz handiagoak ez diren txartel txiki eta garden batzuetan biltegiratzen dira. Irudiak txikiegiak dira laguntzarik gabe irakurriak izateko, eta irakurgailu bat behar da. Irakurgailua funtsean argi bat eta handitzeko lente bat da, pantaila batean irudia proiektatzen duena. Halatan irudiak lekuz aldatzeko eta handitzeko modua izango da. Mikrofitxen irakurgailuak kopiagailu edo inprimagailu batekin konektatzen dira maiz, eta horrela irudiak inprimatzeko modua izaten da. Ez dago modurik kopiak txarteletatik egiteko, jakina, irudiak txikiegiak direlako.

Izena
Canon MS 350 Microfilm Scanner
Medidas
43 x 65 x 50 cm.
Inbentarioaren eguna
2015eko martxoa
Kokapenak
Liburutegia
Sailkapenak
Microfilma
Datazioa
2003
Materiala
Plastikoa - Metala
Izenpea edo marka

Canon

Erabilera / Funtzioa

Mikrofilmen eta mikrofitxen eskaner eta bisorea