BLUNDELL BRL 6337 kalkulu erregela

Deskribapena

Zur laminatuzko kalkulu erregela, zenbakizko hamar eskala inprimatuta dituena. Eragiketa aritmetiko konplexuak egiten ditu, biderketak, zatiketak, erro karratuak eta kubikoak, eragiketa trigonometrikoak eta abar. Hiru pieza ditu: batetik, gorputza, erregela deritzona, eta beheragune bat du erdian; bestetik, erregela mugikor bat, erregelatxoa izenekoa, beste erregelaren ezaugarri berak dituena; eta, hirugarrenik, plastiko gardeneko pieza dialdun bat, hots, kurtsorea, alboko bi ildoetara egokitu, eta emaitzak irakurtzeko erabiltzen dena handitze-lupa batekin. (Ingalaterra, 1950)

Izena
BLUNDELL BRL 6337 kalkulu erregela
Medidas
30 x 4 x 0,8 cm.
Pisua
120 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1950
Materiala
Zur laminatua
Izenpea edo marka

BLUNDELL BRL

Inskripzioa

Erregelatxoan: BRL / Made in England / AGS RIETZ - Pat Nº 644944

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela, Rietz eskala sistema duena. Hamar eskala ditu, eta eragiketa aritmetiko konplexuak egiteko balio dute.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean: eskala kubikoa (K), eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), graduetatik radianetarako eskala (R), oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D), 1/∏ eskala (M).

- Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S), angelu txikien eskala (ST), tangenteen eskala (T).

- Goiko aldean, 26 cm-ko erregela bat du; beheko aldean, berriz, 01:40 eskalako erregela.