ARTILLERIAKO kalkulu erregela

Deskribapena

Artilleriako kalkulu erregela, zurezko karkasa bat duena hiru erregela mugikorrekin: lehenak eta hirugarrenak erregela funtzioa betetzen dute, eta zuzenketa aerologikoak eta datu topografikoak dituzte; erdikoa, berriz, erregelatxoa da, eta oinarrizko datuak ditu metrotan, eta paralajeak milarenetan. Eskalak tintaz idatzita daude zurari itsatsitako paperean. (Espainia)

Izena
ARTILLERIAKO kalkulu erregela
Medidas
43 x 12,5 x 2,1 cm
Pisua
350 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Materiala
Zura
Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Artillerian erabiltzeko erregela, kalkulu topografikoak eta zuzenketa aerologiko eta balistikoak egiteko balio duena. Eskala hauek ditu:

Erregelaren aurreko aldean:

- Kokapen angelu txikiak.

- E' angeluak.

- Malda angeluak.

- Kokapen angelu handiak.

Erregelatxoaren aurreko aldean:

- Oinarria metrotan.

- Paralajeak milarenetan.

Erregelaren atzeko aldean, zuzenketa aerologikoak eta balistikoak:

- Irismena metrotan.

- Irismenen zuzenketak.

- Tiro/haize-angelu laua.