ARISTO NR KALKULU ERREGELA 870 multilog

Deskribapena

Plastikozko erregela giltzatua, bi alde finkorekin (goikoa eta behekoa) eta erdiko erregelatxo mugikorrarekin. Ifrentzuko mutur laburretan plastikozko gogorgarriak dauzka, eta zirrikituak, erdiko erregelatxoaren mugimenduak errazteko. Haien gainetik, plastikozko kurtsore mugikorra, torlojuz lotutako ardatz metalikoen gaineko adierazlearekin.

Izena
ARISTO NR KALKULU ERREGELA 870 multilog
Medidas
3,80 x 17 x 0,5 cm.
Pisua
30 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1958
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

Aristo

Inskripzioa

Aurreko aldean, beheko erregelan grabatua: ARISTO – MULTILOG

Atzeko aldean, erdiko erregelan hau irakurtzen da: ARISTO / Nr. 870 / MADE IN GERMANY

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa
Kalkulu teknikorako erregela, 27 eskala dituena, bereziki matematikari, fisikari eta kimikarientzat. Eskalek hiru bandatan daude, eta erdikoa mugikorra da. Hirurak elkarren artean konbinatuz kalkulua egiten ahal da kurtsore mugikor baten bidez.

Eskalen banaketa aurreko aldean:

- Goiko aldea: eskala esponentzialak LL01, LL02, LL03) eta π (DF)-ren bidez desplazatutako oinarrizko eskala.

- Erdiko erregelatxoa: CF (CIF)-eko elkarrekiko eskala, mantisen eskala (L), C (CI)-ren elkarrekiko eskala eta (C) oinarrizko eskala.

- Beheko aldea: (D) oinarrizko eskala eta eskala esponetzialak (LL3, LL2, LL1).

Eskalen banaketa atzeko aldean:

- Goiko aldea: eskala esponentziala (LL00) eta kuboen eskala (K).

- Erdiko erregelatxoa: (B) karratuen eskala, tangente eta kotangenteen eskala (T), angelu txikien eskala (ST), sinu eta kosinuen eskala (S) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldea: oinarrizko eskala (D), D (DI)-ren elkarrekiko eskala eta eskala esponentziala (LL0).