ALBERT NESTLER Nº 23R kalkulu erregela

Deskribapena

Zur laminatuzko kalkulu erregela, aurrealdean Rietz sistemako eskala eta atzealdean pisu eta neurri taulak grabatuta dituena. Kalkulu erregela teknikoen abantailez gainera, hormigoi armatuzko eraikuntzen dimentsionatze arazoak konpontzeko balio du, hormigoi eta altzairu kalitate, segurtasun koefiziente eta altzairu luzapen guztietarako. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, alde batetik bestera mugitzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, leiho metaliko dialduna, alboko bi ildoetara egokitu, eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1940)

Izena
ALBERT NESTLER Nº 23R kalkulu erregela
Medidas
29,5 x 4 x 1,4 cm.
Pisua
80 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1940
Materiala
Zura - papera
Izenpea edo marka

Albert Nestler

Inskripzioa

Erregelaren ildoan: SYSTEM RIEZ Nº 23R ALBERT NESTLER A.S. LAHR 1/B D.R.S.M. DR. PATENT

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa
Kalkulu teknikoko erregela, hormigoi armatuko kalkuluak egiteko ere balio duena, Maarschalk sistema, eraikuntzako arkitekto eta ingeniarientzat. Goiko aldean, 27 cm-ko erregela bat du; beheko aldean, berriz, 1:25 eskalako erregela.Aurrealdeko eskalak hauek dira:- Erregelaren goiko aldean: eskala kubikoa (K), eskala koadratikoa (A).- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI), oinarrizko eskala (C). - Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D), eskala logaritmikoa (L). Erregelatxoaren atzealdean, sinuen, kosinuen eta angelu txikien eskalak daude. Atzeko aldean, pisuak, neurriak eta datu praktikoak ditu etiketa batean.