ALBERT NESTLER nº 21 kalkulu erregela

Deskribapena

Zur laminatuzko kalkulu kalkulu erregela, aurrealdean eskalak eta atzealdean pisu eta neurri taulak grabatuta dituena. Kalkulu erregela teknikoen abantailez gainera, hormigoi armatuzko eraikuntzen dimentsionatze arazoak konpontzeko balio du, hormigoi eta altzairu kalitate, segurtasun koefiziente eta altzairu luzapen guztietarako. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, bi kurtsore, leiho metaliko dialdunak, alboko bi ildoetara egokitu, eta eskalen gainean irristatzen direnak. (Alemania, 1937)

Izena
ALBERT NESTLER nº 21 kalkulu erregela
Medidas
29,5 x 4 x 1,4 cm.
Pisua
80 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1937
Materiala
Zura - papera
Izenpea edo marka

Albert Nestler

Inskripzioa

Erregelaren ildoan: nº 21 Darmstadt ALBERT NESTLER A. G. LAHR I/B

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela, Darmstadt eskala sistema duena. Hormigoi armatuko kalkuluak egiteko ere balio du, Maarschalk sistema, eraikuntzako arkitekto eta ingeniarientzat. Goiko aldean, 27 cm-ko erregela bat du. Eskalak hauek dira:

Aurreko aldean:

- Erregelaren goiko aldean: eskala kubikoa (K), eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI), oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eta kosinuen eskalak.

 

Erregelatxoaren atzealdean, eskala esponentzialak daude.

Erregelaren atzeko aldean, pisuen eta neurrien taulak daude inprimatuta etiketa batean.