ALBERT NESTLER kalkulu erregela

Deskribapena

Zurezko kalkulu erregela, aurrealdean eskalak eta atzealdean pisu eta neurri taulak grabatuta dituena. Kalkulu erregela teknikoen abantailez gainera, hormigoi armatuzko eraikuntzen dimentsionatze arazoak konpontzeko balio du, hormigoi eta altzairu kalitate, segurtasun koefiziente eta altzairu luzapen guztietarako. Hiru pieza ditu: batetik, zentzu hertsian gorputza dena, erregela deritzona; bestetik, erregelatxoa, erregelaren barruan, erdiko beheragunean, desplazatzen dena; eta, hirugarrenik, kurtsorea, leiho metaliko dialduna, alboko bi ildoetara egokitu, eta eskalen gainean irristatzen dena. (Alemania, 1938)

Izena
ALBERT NESTLER kalkulu erregela
Medidas
27,5 x 3,8 x 1,2 cm.
Pisua
60 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1938
Materiala
Zura
Izenpea edo marka

Albert Nestler

Inskripzioa

Erregelaren ildoan: L. NIETHAMMER FRANKFURT A/M - ALBERT NESTLER LAHR I.B.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela, hormigoi armatuko kalkuluak egiteko ere balio duena, Maarschalk sistema, eraikuntzako arkitekto eta ingeniarientzat. Goiko aldean, 25 cm-ko erregela bat du; beheko aldean, berriz, 1:25 eskala.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean: eskala kubikoa (K), eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI), oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D), eskala logaritmikoa (L).