ABAKO NEPERTARRA

Deskribapena

Biderkadurak batuketa eta zatidurak kenketa bihurtzeko aukera ematen duen kalkulu tresna. Hezurrezko 12 hagaxka laukizuzen mugikor ditu. Hagaxka horiek behar bezala jarrita biderketa errazten dute indo-arabiar zenbaki sistema erabiliz. Ezten marka daukan zilarrezko kutxatila batean gordeta daude.

Izena
ABAKO NEPERTARRA
Medidas
8,5 x 10,2 x 1 cm.
Pisua
200 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendea
Materiala
Hezurra
Izenpea edo marka

Zilarrezko kutxatilak ezten marka dauka.

Inskripzioa

Estalkian honako hau dauka grabatuta: "G.S.M. 27th July 1954".

Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Hagaxka 9 laukitxo berdinetan banatuta dago, eta laukitxo bakoitzak 1tik 9ra bitarteko digitu bat dauka. Hagaxka finko jartzen da ezkerreko aldean.

Hagaxka sorta batean 10 daude, 0tik 9ra bitarteko digitu bakoitzeko bat. Hagaxka bakoitzaren aurreko aldea 9 laukitxo karratutan banatuta dago. Beheko aldeko 8ak erditan banatzen dira marraketa diagonal baten bidez.

Goiko aldean hagaxka dagokion digitua jartzen da eta hurrengoan digitu hori 2, 3 eta abarrekin biderkatzean ateratzen den biderkadura. 9

Biderkaduraren ondoriozko digitu bana idazten da diagonalaren alde banatan eta 10 baino txikiagoak diren biderkaduretan 0 ezkerrean erabiltzen da.

Bibliografia

http://www.tan-gram.de/napier.pl