SUMADORA DABENS

Deskribapena

Kalkulatzeko makina, metal margotuzko karkasaduna. Oinarrian, plastikozko 40 unitate zirkular zuri eta beltzak, 1etik 5erako zenbakiak inprimatuta dauzkana metalezko 8 ardatzen gainean (plastikozko tekletako batzuk falta dira), eta plastiko zurizko burua daukan tekla laukizuzen bat. Karkasaren goiko aldean, 9 leihoko plaka daukan bisore bat dago, zenbaki zuriak inprimiturik daudela plastiko beltzeko hondoaren gainean.

Izena
SUMADORA DABENS
Medidas
90 x 22 x 7 cm
Pisua
1.750 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1950
Materiala
Metala, Plastikoa
Izenpea edo marka

DABENS

Inskripzioa

Goiko aldean, erliebean metalaren gainean, DABENS jartzen du.

 

Oinarrian, plaka batean, hau dio: PRIMERA FABRICA ARGENTIA DE /MAQUINAS DE CALCULAR/ CALCULADORA TARBER PAT Nº 112.958 / REGISTRADORA DOVER PAT Nº 118.837 / CALCULADORA DABENS PAT Nº 84.804 / ESTA MAQUINA ESTA FABRICADA CON MATERIALES AUTOLUBRICANTES Y EN CASO DE REQUERIR LUBRICACIÓN SOLO DEBE HACERSE EN UNA AGENCIA AUTORIZADA / DABENS Nº 8326 / INDUSTRIA ARGENTINA

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Batuketak egiteko makina eramangarria kontabilitate eragiketak egiteko. Osatzen da markatutako zifraren batuketa goiko zenbaketa mekanismora transmititzen duen teklatu batez (8 serietan jarritako 1etik 5era arteko zenbakidun 40 teklaz, eta 0an jartzeko botoi batez osatua), eta zenbakidun 9 leiho dauzkan bisore batez (serietako bakoitzari eta zeroan jartzeko botoiari dagozkienak).