Rotary 7A-2 Telefono zentrala

Deskribapena

Rotary 7A-2 telefono zentral analogiko bat da. Errele hautatzaileak eta bilatzaileak dituen sistema elektromekaniko batez osatua dago, eta bi telefono automatikoki konektatzen ditu. Rotary izena jarri zioten bere osagaiek etengabe eta/edo noizbehinka biratzen direlako. Telefono zentral hauen konexio sarearen funtsa bi motatako makina kommutadore birakari erabiltzean datza (bilatzaileak eta hautatzaileak). Makina horiek ibiltzeko ardatz bertikal batzuetara enbragatzen dira, eta ardatzak gelditu gabe biratzen dira potentzia ertaineko motor bati esker (motor bana bi lerrotarako). Beheko aldean ardatz horizontala ikusten da, motorraren biraketa transmititzen duena. Mugimendu horrek aldi berean ardatz bertikaletara transmititzen du, eta ardatz horiek bultzatuko dituzte makinak erabiltzen direnean.

Kommutazio zentral automatikoak ez ziren ekipo hau bezalakoak. 2m baino gehiagoko garaiera zuten hainbat bastidoretako lerroz osatuak zeuden, eta lerroetan hautatzaileei, bilatzaileei, erregistradoreei eta abarrei dagozkien bastidore multzoak jartzen ziren. Kasu honetan bastidore osoak jatorrizkoak dira, baina atal honek lerro bakar bat hartzen du, eta bertan funtzionalitate desberdineko bastidoreak elkartu dira. 200 lineetarako gaitasuna dauka.

Alfonso Carlos Nagorek muntatu eta abian jarri zuen.

Izena
Rotary 7A-2 Telefono zentrala
Medidas
575 x 330 x 30 cm.
Pisua
1.000 kg.
Piezaren historia

Fundación Arte y Tecnológica de Telefónicak utzia. Valentzian zerbitzu ematen zuen teknologia digitalek ordeztu zuten arte. 1941ean instalatu eta 1972an kendu zuten.

Inbentarioaren eguna
2014ko abendua
Kokapenak
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa. Beheko solairua
Sailkapenak
Telefono zentrala
Datazioa
1941
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

Standard Eléctrica

Jatorria
Cedida por la Fundación Arte y Tecnológica de Telefónica.
Erabilera / Funtzioa

Telefono zentral elektromekanikoa