ORIGINAL ODHNER MOD. 239

Deskribapena

 

Kalkulatzeko makina metalezkoa, margotutako xaflazko karkasa eta zenbaki inprimatu beltzak dauzkana. Hiru gorputzen justaposizioz eratua dago, eta haietako bakoitzak heldulekudun arrabol bana dauka: behealdea oinarria da eta bi sakagailu dauzka; haren gainean erdiko gorputz higikor batek eragiketen zenbatzailea eta totalizatzailea dauzka, dagozkien leihoekin barneko arrabolen gainean inprimatutako digituak eta plastikozko burua duten erakusle higikorrak ikusteko; eta goiko gorputza, kalkulurako disko nagusiari dagokiona, zeharkako hamar zirrikitu dauzkana zenbatuak, eta erregleta gaineko palanka mugikorrak eta goiko erakusleak dauzkana.

Izena
ORIGINAL ODHNER MOD. 239
Medidas
36 x 13 x 19 cm.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

ORIGINAL ODHNER

Inskripzioa

Goiko aldean, xaflaren gainean: ORIGINAL

ODHNERAtzeko aldean, xaflaren gainean: ORIGINAL ODHNER

Oinarrian: Nº 27-532813 / MADE IN SWEDEN

Erabilera / Funtzioa

Mahai gaineko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana. Sistema disko zentral batean oinarritzen da, eta haren gainean palanka baten bidez mugi daitekeen koroa birakari bat dago. Hagatxoak dituen hamar zirrikitu ditu, eta horietan adierazten da eragiketa egiteko balioa. Biraderari ematen zaion aldearen arabera batuketak edo kenketak egingo dira. Biderketak eta zatiketak egiteko ondoz ondoko batuketen eta kenketen metodoa erabiltzen da, hurrenez hurren. Beheko ezkerreko aldean, zortzi zifratako kontagailu batek egindako eragiketak zenbatzen ditu. Eskuinean, zenbaketak hamarnaka egitea ahalbidetzen duen karro higikor batean gainean dagoen 10 digituko totalizatzaile batean, eragiketen emaitzak jasotzen dira.