FILIPOWSKIren arrabolak

Deskribapena

Herschell Filipowski (1816-1872) ingeles matematikari, hizkuntzalari eta editoreak biderketak eta zatiketak egiteko diseinatu zuen kalkulu makinaren erreplika. Koroan kode alfabetikoz identifikatuta dauden zurezko 56 arrabolaz osatuta dago, eta multiploen 10 lerro dauzka, paper gainean inprimatutako zenbakizko zutabe moduan antolatuak. Multiploak zurezko kutxa baten barruan daude, eta haren barruan beste kutxa txikiago bat dauka, irekigune bertikalekin. (Espainia, XX. mende bukaera; 1860an Ingalaterran fabrikatutako jatorrizkoaren erreplika).

Izena
FILIPOWSKIren arrabolak
Medidas
17,7 x 17,7 x 12,7 cm
Pisua
2 Kg.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mende bukaera
Materiala
Zura - papera
Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Filipowskiren arrabolek Hayyim Seling Slonismkyren teoreman oinarritutako abako nepertarraren garapena ekarri zuten, eta haren indizeak letrekin ordezkatu zituzten.

Arrabol horietako bakoitza letra batez identifikatuta dago. Halaber, arrabol bakoitzaren 10 zutabeetako bakoitza letra batez identifikatuta dago goiko aldean. Bi kode alfabetiko horiek balio dute edozein zenbakiren 9 multiploak lortzeko behar diren arrabolak aukeratzeko, edo zatiketa bat egiteko. Irakurketa errazteko, hautatutako arrabolak (8raino) irekigune bertikalak dituen kutxa txikian sartzen dira, eta, bertan, multiploak lerroka irakur daitezke.

Bibliografia

www.mechrech.info/publikat/JoffeFilipowski.pdf