ARITMETISKAIS SKAITAMAIS LINEALS tresna hezigarria

Deskribapena

Haurrek oinarrizko kalkuluak egiteko erregela. Kartoizko kaxa baten barruan, taula bat dago, aurreko eta atzeko aldeetan zifrak dituena. Biderketak eta zatiketak egiteko balio du. Pieza mugikor bat ere badu, kartoizkoa, aurrealdean leiho bat eta 2tik 10erako zenbakiak dituena. Eragiketa egiteko nahi den zifra aukeratu behar da, taularen emaitza leihoan ikusteko. (SESB, 1960)

Izena
ARITMETISKAIS SKAITAMAIS LINEALS tresna hezigarria
Medidas
22 x 5 x 1 cm
Pisua
80 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Kartoia
Izenpea edo marka

JINHENKA

Inskripzioa

Kaxaren tapan: Aritmetisrais sraitamais / LINENALS // Apuȹllemurecaя cremhaя JIИHEЙKA

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Haurrek oinarrizko kalkuluak (biderketak eta zatiketak) egiteko erregela. Oinarrian, zenbaki-taula batzuk daude: goiko aldean, gorriz, 2tik 50era bitarteko biderkakizunak/zatikizunak aurrealdean; 51etik 100era bitartekoak, aldiz, atzealdean. Gainera, 49 zutabe ditu emaitzen zifrekin. Dial mugikor batean, biderkatzailea eta zatitzailea (2tik 10erakoak) daude biderkakizuna/zatikizuna hautatzeko. Emaitza leihoan ikusten da.