WLECKER hatzen abakoa
Deskribapena
Hatzen abako mekanikoa, Wilhelm Wlecker irakasleak sortua, ikasleek oinarrizko kalkulu aritmetikoak egiten ikasteko. Bi esku simulatzen dituen mekanismo metaliko bat du. Esku bakoitzak bi hatz talde ditu, zuri-gorriz esmaleztatuak, gainjarriak eta artikulatuak. Tapa eraisgarria duen zurezko kutxatila batean dago. (Alemania, 1919)
- Izena
- WLECKER hatzen abakoa
- Medidas
- 43 x 14 x 23 cm.
- Pisua
- 2 Kg.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1919, 1919
- Materiala
- Madera - Metal, Zura - Metala
- Izenpea edo marka
-
Lehrer Wlecker
- Inskripzioa
-
Goiko aldeko xaflan: DRP 331979 / Lehrer Wlecker / Gütersloh I. Westf.
Giltza zuloan: 17961
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra, Cesión temporal - colección particular
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulagailu edo hatzen abako hau Gütersloheko (Iparraldeko Renania -Westfalia) Wilhelm Wlecker irakasleak asmatu eta sortu zuen, eta Alemaniako Reicharen patentea (331979 zk.) lortu zuen. Horrek eta artisau fabrikazioak asko mugatu zuen produkzioa eta, hori dela eta, tresna oso berezia da.
Irakaskuntzan aplikatzeko asmatu zen, ikasleek beren eskuak erabiltzen ikas zezaten oinarrizko eragiketa aritmetikoak (batuketak eta kenketak) ebazteko. Horretarako, irakaslearen mahai gainean jartzen zen abakoa, aurrealdea ikasleei begira zuela. Irakasleak makinaren "hatzak" mugiarazten zituen kaxaren atzealdean zeuden palanka batzuen bidez. Hatzak banaka mugitzen ahal ziren, eta bi posizio (etzanda edo altxatuta) eta bi kolore (zuria edo gorria) aukeratzen ahal ziren. Bitartean, irakaslearen parean, hatzen mugimenduei begiratzen zieten ikasleek, gero beren eskuekin errepikatzeko.
Esku batekin 1etik 10era bitarteko unitateak adierazten ziren (hatz lodiak 5eko balioa zuen); beste eskuarekin, berriz, hamarrekoak (hatz lodiak 50eko balioa zuen). Batuketak egiteko, batugaien unitateak gehitzen dira, makinan dagozkien hatzak altxatuz (ikasleen kasuan, hatzak luzatuz). Kenketak egiteko, aldiz, kontrakoa egin behar da. Makinaren hatzak zuriak eta gorriak direnez, kolore batekin hatzak bilduta daudela adieraz daiteke kenketetarako.