Teide telefonoa – A modeloa

Deskribapena

Teide telefonoa - A modeloa erabat elektroniko eta teklatuaren bidez markatzen zen aurreneko telefono horietakoa izan zen, eta 70ko hamarraldiaren bukaeran ailegatu zen Espainiako etxeetara. Heraldo modelo klasikoaren ordezkoa izan zen. Txirrina kanpai bikoitzekoa du, eta markatzeko modua pultsu dekadikoen bidezkoa (DEC), gehien-gehienak zentral automatiko dekadikoak baitziren, artean zentral digital batzuk zerbitzu ematen hasi baziren ere. Modu ekualizatuan erabil daiteke (aurikularrean soinuaren kalitatea hobetzeko) edo modu ez ekualizatuan. Espainiako Telefónicarentzat zenbait konpainiek fabrikatu zuten, kolore zuri edo gorrian.

Izena
Teide telefonoa – A modeloa
Medidas
17 x 24 x 8 cm.
Pisua
0,20 kg.
Inbentarioaren eguna
2014ko abendua
Kokapenak
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa. Beheko solairua
Sailkapenak
Telefonoak
Datazioa
1979
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

Telefónica España

Jatorria
Telefónica Navarra
Erabilera / Funtzioa

Modu elektriko edo elektromagnetikoen bidez,ahotsa eta soinua distantzia handian transmititzen duen komunikazio sistema