TABLE DE MULTIPLICATION tresna hezigarria

Deskribapena

Zurezko jostailua, biderketa taulekin lan egiteko balio duena. Zurezko kaxa bat da, plastikoz babestua. 81 kutxatilatan zatitua dago, eta kutxatila bakoitzak zurezko kubo bat du. Kubo bakoitzak, aldean batean, biderketa bat du inprimatuta, 1x1etik 9x9rainokoa; beste aldean eta kutxatilaren hondoan, berriz, emaitza dago inprimatuta. (Frantzia, 1960)

Izena
TABLE DE MULTIPLICATION tresna hezigarria
Medidas
17,5 x 17,5 x 2,5 cm.
Pisua
200 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Zura
Inskripzioa

CP INTERNATIONAL / BP 71437-68014 COLMAR / CEDEX / FRANCE / Made in China

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Zurezko jostailua, biderketa taulekin lan egiteko balio duena. 81 kutxatilako kaxa bat da, eta kutxatila bakoitzean 1,5 cm-ko aldea duen kubo bat dago. Kubo bakoitzak, alde batean, biderketa bat du inprimatuta, 1x1etik 9x9rainokoa; emaitza kuboaren beste aldean dago, eta ezkutatuta gelditzen da kuboa kutxatilan jarrita badago. Kutxatilaren hondoan ere inprimatuta dago emaitza.